Misio arloen azalpena

Uraren gaiarekin lotutako aspektu kultural eta zailtasunetara egokitu beharra kontuan izanik, hainbat erronka sortu ditugu eta lau misio-eremutan multzokatu:

Ur baliotsua: nola aurreztu tanta-jario, isuri eta ponpa-huste horietako ura? Ikasi nola etxean eta eskolan egunero egiten ditugun ekintzek eragina duten tokian tokiko komunitateetan. Ikasleek kontuan hartuko dituzte ur asko eta oso gutxi daukaten herrialdeen arteko desberdintasunak, eta ikasiko dute zergatik ura aurrezteak energia eta dirua aurreztea dakarren eta zenbaterainoko garrantzia duen denontzat. Ikasleak isilpean abiatuko dira, klase eta jardueren bidez, eskolako txorroten tanta-jarioak kontrolatzera eta etxean ura alferrik non galtzen den identifikatzera; dela bainugelan, sukaldean edo lorategian. Ondoren, neurriak hartzera animatuko ditugu, portaera ur-xahutzaileak ura aurrezteko ideien bitartez alda ditzaten, etxean, ikastetxean zein auzoan.

Ur purua: edango al zenuke zure herriko ibai edo lakutik?
Ikasi ura garbi mantentzearen garrantzia eta nola ur zikinak guri ez ezik Lurreko bizidun guztiei ere eragiten dien. Ikasleek ikertuko dute ur garbiak zer-nolako eragina duen bioaniztasunean eta ikusiko dute nola ur zikinak kaltetu ditzakeen lurra, landareak eta animaliak. Horretarako, beren auzuneko uraren kalitatea aztertuko dute eta gogoan hartuko dituzte hainbat faktore, hondakinak eta lur-erabilera, esaterako. Halaber, jarduerok ikasleei arretaz pentsaraziko diete zer bota ahal duten eta ezin duten isurbidean behera eta ulertaraziko diete horrek azpiegituretan eta ingurumenean duen eragina. Ekintzekin hasteko, kontrol programa global batean parte hartuko dute.

Ur sekretua: ba al dakizu zenbat ur behar den katilu bat kafe egiteko? Ezagutu uraren bizi sekretua eta ikasi nola gauza guztiak –hasi kotoizko elastiko batetik eta paper-zati bateraino– ura erabiliz fabrikatzen diren. Ikasleak ikertu egingo dute eskolako eremuan ura non ezkutatzen den. Animatuko zaie aztertzera zer-nolako aldaketak egin litezkeen etxeko eta eskolako inguruneetan beren ur-aztarna txikitzeko: ur-erabilera murriztu, gauzak berrerabili eta birziklatu, eskolako jantokiko menua begiratu edo beren arroparen ur-edukia aztertu. Halaber, jarduerok ikasleei bide emango diete beren aurkikuntzak partekatzeko eskolako komunitate osoarekin, ura non ezkutatzen den agerian jartzeko.

Ur globala: noraino joango zinateke baso bat ur lortzeko?
Ikasi nola etxean eta eskolan uraz egiten duzun erabilerak eragin diezaiekeen mundu osoko komunitate kaltekorrei (ur garbiaren horniketa segurua, klima-aldaketa, etab.). Jarduerok ikasleei lagunduko diete zenbait gauzen arteko lotura ulertzen: ur garbia eta osasuna, bizi-kalitatea eta klima-aldaketa. Era berean, ikasleek gogoan hartuko dituzte ura eskuratzeko orduan dauden diferentziak: batzuek iturriko ur garbia monentuan daukate erabilgarri; munduko beste pertsona batzuek, aldiz, distantzia handiak ibili behar dituzte ura eskuratzeko, eta gainera, askotan, kontsumorako desegokia da ur hori.Ura aurrezteko neurriak hartuko dituzte, munduan zehar klima-aldaketak duen eragina txikitzeko, denok osasuntsu eta seguru biziko garela bermatze aldera.

Water Explorer-en laguntzailea:
HSBC Water Programme Ur programa
eta Global Action Plan ekimen bat da
honekin elkarlanean:
7.25 MB