Nola hasi

Hasierako urratsak behean dituzu. Bidaia osoari buruzko informazioa lortzeko, deskargatu irakaslearen tresna-kutxa.

1. Erregistratu
Bete erregistratze-inprimaki laburra zure eskolako Water Explorer taldea finkatzeko. Water Explorer-en erregistra zaitezke baldin ikasle, langile edo gurasoa bazara eta eskola ordezkatzen baduzu ikasketaburuaren baimenarekin.

Erregistratu ondoren, saioa hasteko izena eta pasahitza jasoko dituzu zuretzat, eta beste batzuk zure ikasleei sarbide mugatua emango dietenak. Horien bidez, taldearen Zereginen Kontrola atalera joanda, urtegi birtualean sartu ahalko zarete, bai eta hainbat erronka dibertigarri eta hezitzailetan ere.

2. Planifikatu zure Water Explorer espedizioa
Erabili Zereginen Kontrolean eskaintzen diren zereginen txostena eta baliabideak zure taldea osatzeko eta ur-espedizioa antolatzeko.

Planifikazioak bi alderdi garrantzitsu ditu: zer egingo duzun eta, garrantzitsua ere badena, nola egingo duzun (ikusi Water Explorer balioak).

3. Onartu misio bat eta burutu erronkak
Zure taldea prest dagoenean, erronkak hartzen hasi ahalko zarete. Erronkak urari lotutako lau misio-eremutan multzokatzen dira.

Galderarik baduzu, eman begiratu bat gure Ohiko galderei.

Water Explorer-en laguntzailea:
HSBC Water Programme Ur programa
eta Global Action Plan ekimen bat da
honekin elkarlanean:
7.25 MB