Ohiko galderak

Informazio orokorra

G. Zer da Water Explorer programa?
E. Water Explorer programa dibertigarri, gogo-pizgarri eta hezgarria da. Horren bidez, mundu osoko milaka ikaslek beren eskola eta komunitateetako ur arazoei aurre egiteko ekintzak burutuko dituzte.

G. Zein dira ikasleek eta ikastetxeak parte hartzeagatik lortzen dituzten onurak?
Water Explorer-en parte hartzeak onura asko ekarriko dizkizue:

  • Erronka interesgarri eta erakargarri asko egiteko aukera, hainbat eta hainbat baliabide lagun, ur-babesari buruzko ezagutza, jarrera eta jokabideak lantzeko.
  • Uraren arazoen kontzientzia duten ikastetxez osatutako komunitate baten parte izatea, nazioarte-mailan, elkarrekin lan egiteko eta ikasteko.
  • Nork bere istorioak partekatzea mundu osoko eskolekin.
  • Ur-jaialdia antolatzeko laguntza jasotzeko aukera.
  • Areagoko trebetasunak hobetzea, hala nola, aurkezpena, komunikazioa, taldeko lana eta hizkuntza-gaitasunak.
  • Ekintzetan helburuak finkatzeko eta erantzukizuna hartzeko ahalmena lantzea ikasleen artean.
  • Zure ikastetxeak duen eragina txikitzeko modu bat, Ekoeskola ziurtagiria eskuratzera begira.
  • Gurasoak eta auzunea inplikatzeko era jostagarri bat.
  • Hiru erronka osatzean, zure ikasleek Nazio Batuen Ingurumen Programaren (UNEP) ziurtagiriak lortzeko aukera izango dute.
  • Sariak irabaztea.
  • Elkarrekin lan egitea, hurrengo belaunaldiak aurrean izango dituen arazo premiazkoenetako bat konpontzen laguntzeko.

G. Nola har dezake parte nire ikastetxeak?
E. Hasteko, bete ezazu erregistratze-inprimakia. Ondoren, zure Water Explorer hasiera-orrira sartu ahalko zara eta bertan aurkituko dituzu misio-eremu bakoitzeko erronka guztien datuak, bai eta baliabide lagungarriak ere. Gainera, zure ikastetxeak bere avatarra sortu ahalko du eta zuek sarbidea izango duzue taldearen urtegi birtualera, zeina urez beteko den eta ederragoa izango den erronkak burutu eta puntuak irabazten dituzuen neurrian.

G. Zer da Zereginen Kontrola?
E. Zereginen Kontrola da zure Water Explorer taldearen jarduera-zentroa, zure ikastetxearen Water Explorer webgunetik sartuko zarena. Bertan dauzkazu ur-erronkak burutzeko beharko dituzun datu eta baliabide guztiak.

G. Zeri buruzkoak izan behar dute blogeko argitarapenek?
E. Blog-argitalpenen bidez water explorer-ek partekatu ahalko dituzte burutu dituzten erronken esperientziak eta erakutsi ahalko dute hori nolako eragina izaten ari den beren bizitzetan eta etxekoen bizitzetan. Blog-argitalpen onenak kontuan izango dira "Hileko Taldea" saria irabazi ahal izateko.

G. Zer-nolako tresneria behar dut?
E. Erronka gehienek ez dute eskatzen ordenagailuaz aparte tresneria berezirik, zeren ikasleek Interneten bidez ematen baitute (blogetan eta) beren jardueren eta esperientzien berri. Bestelako tresnarik behar izatera, irakaslearen jarraibideetan adieraziko da. Ikasgelan ez baldin baduzue ordenagailurik eskueran, komenigarria izan daiteke ikastetxeko informatika-gela erreserbatzea.

G. Zein herrialdek hartuko dute parte programan?
E. Bermuda, Frantzia, Alemania, Italia, Irlandako Errepublika, Polonia, Hegoafrika, Espainia, Suitza, Turkia eta eta Erresuma Batua (Man uhartea eta Kanaleko uharteak barne).

G. Harremanetan jar naiteke beste herrialdeetan parte hartzen ari diren ikastetxeekin?
E. Bai! Izan ere, water explorer gisa, ikertu beharko duzu besteek ura nola aurrezten duten. Partekatu zeuen ideiak eta ura aurrezteko aholku onenak, ur gehien aurrezten duen taldea izateko. Hori egiteko iradokizun hauek ematen dizkizugu:

  • Beste Water Explorer ikastetxe batekin Skype dei bat egitea.
  • Blog bat argitaratzea beste ur-esploratzaileak inspiratzeko.
  • Zeuen argazkiak partekatzea.
  • Beste eskola bat gonbidatzea zuen erronka-ekitaldietako batera. 

Neure ikastetxea erregistratzea

G. Edonor erregistra daiteke programan?
E. Erregistra zaitezke baldin ikasle, langile edo gurasoa bazara eta eskola ordezkatzen baduzu, ikasketa-buruaren baimenarekin. Erregistratze-prozesuan, bigarren irakasle bat ordezko kontaktu gisa erregistratzeko aukera izango duzu. Etxeko eskolaratzea egiten baduzu edo auzo-talde bateko kide bazara, jarri harremanetan gurekin parte hartu nahi izanez gero.

G. Ba al du kosturik Water Explorer programan parte hartzeak?
E. Ez, programa doakoa da 11 Water Explorer herrialdetan, 8-14 urteko haurrak hezten dituzten ikastetxeentzat.

G. Zer gertatuko da ikastetxea erregistratu ondoren?
E. Behin erregistratze-inprimakia bidaliz gero, mezu automatiko bat jasoko duzu, eman dituzun datuak berretsiko dituena. Ondoren, Zereginen Kontrolean saioa hasi ahalko duzu. Bertan, eskatuko zaizu hasiera-inkesta labur bat bete eta eskolako avatarra sortzeko. Behin inkesta beteta eta avatarra sortuta, zure Water Explorer erronkak kokatu egingo dira, hasteko beharko dituzun jarraibide eta baliabideekin batera. Ongietorri-pakete bat postaz jasotzeko aukera ere baduzu, eta hor aurkituko dituzu Water Explorer planifikazio-material baliagarri batzuk, hala nola, poster bat eta irakaslearen gida.

G. Zer da avatarra?
E. Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak avatar bat sortuko du Water Explorer maskota gisa. Avatarra sortzeko, hainbat motatako pertsonaia, identifikatzaile eta kolore izango dituzue aukeran.

G. Ez dut jaso erregistratze-mezua. Zer egin behar dut?
E. Zure erregistratze-mezu elektronikoa automatikoki sortuko da. Ez baduzu jasotzen, agian zure sistemak mezu baztergarritzat jo duelako izango da. Begiratu zure spam karpeta. Han ez badago, jarri harremanetan gurekin laguntza jasotzeko.

G. Parte har dezaket ez baldin banago zerrendako 11 herrialdeetako batean?
Une honetan programak diru-laguntza dauka 11 herrialde hauetako eskoletarako soilik: Bermuda, Frantzia, Alemania, Italia, Irlandako Errepublika, Polonia, Hegoafrika, Espainia, Suitza, Turkia eta Erresuma Batua (Man uhartea eta Kanaleko uharteak barne).

G. Erregistratu naiz baina ahaztu ditut saioa hasteko datuak.
E. Erabiltzaile-izena baldin baduzu baina pasahitza ahaztu baduzu, joan saioa hasteko orrira eta klikatu "Eskatu pasahitz berria" esteka. Automatikoki sortutako pasahitz bat bidaliko da zure helbide elektronikora. Bestela, saioa hasteko informazioa oroitaraztea nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Talde bat sortzea

G. Zenbat lagun behar dira Water Explorer talde bat osatzeko?
E. Water Explorer taldeek ez dute gutxieneko edo gehieneko kide kopuru bat izan beharrik, eta badakigu sartuko dituzula sartu nahi duten, eta zure baliabideek sartzea ahalbidetzen duten, ikasle guztiak. Gomendatzen dizugu, tamaina oneko taldea izateko, 10-15 ikasle elkartzea. Hala ere, zenbait erronka edo zeregin egiteko gai izateko, talde handiak azpitaldetan zatitzeko aukera duzu.

G. Zer egin behar dut Water Explorer talde bat elkartzeko?
E. Taldeak oso malguak dira eta osa daitezke ikasgela bereko edo eskola osteko jardueretako ikasleekin, edo hainbat adineko ikaslez osatutako talde mistoak izan daitezke. Zure taldea programa honetako adin-tarterik gazteeneko ikasleek osatzen badute (8-10), gidaritza gehiago beharko dute ziurrenik; talde nagusiago edo misto batek, aldiz, erronka gehienak beren kabuz burutzeko gai izan beharko luke. Water Explorer taldea osatzeko, batzar bat egin dezakezue Water Explorer-i buruz hitz egiteko eta boluntarioak eskatu.

G. Zenbat irakaslek eta langilek har dezakete parte?
E. Gomendatzen dugu irakasle bat edo langile bat izan dadila zuen Water Explorer taldearen arduradun nagusia. Irakasle horrek ordezko kontaktu bat izenda dezake programan erregistratzean. Irakaslearen oniritzia beharrezkoa da edozein informazio –blogak, argazkiak eta beste– ikastetxearen albistegi publikoan argitaratzeko.

G. Zer egin behar du nire Water Explorer taldeak Zereginen Kontrolean saioa hasteko?
E. Erregistratzen zarenean jasoko dituzu erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat, eta era berean, erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat ikasleentzat. Horrek erabateko kontrola ematen dizu blog-argitalpenak, kargatu daitezen baino lehen, onartu eta ikuskatzeko, eta aukera ematen dizu zereginen jarraibideak atzitzeko.

Ikasketa eta baliabideak

G. Zer ikas-eremu hartzen du Water Explorer programak?
E. Erronkak diseinatuta daude 8-14 urte bitarteko ikasleekin burutzeko eta ikas-aukera ugari eskaintzeko. Erronka bakoitzak konplexutasun-maila bat dauka, ikasketaren zailtasuna adierazten duena eta erraza, ertaina edo zaila izan daitekeena. Nazioarteko programa honen irismen handia dela eta, curriculuma diseinatu dugu modu zabal batean lotuta egon dadin hamaika herrialdeetan irakasten diren hainbat ikasgairekin –besteak beste, geografia, zientzia, matematika eta irakurmena eta idazmena–, eta ez da egokitu herrialde jakin bateko curriculumaren helburuak betetzeko. Halaber, Water Explorer-ek funtsezko zenbait balio sustatu nahi ditu, herritartasun lokalaren zein globalaren alde egiteko. Horrez gain, ikasleek trebetasunak garatuko dituzte hainbat alorretan: aurkezpena, komunikazioa, taldeko lana, arazoen ebazpena eta proiektuen kudeaketa.

G. Nola jakingo dut zein zeregin-eremu den egokia nire ikasleentzat?
G. Gomendatzen dugu ikasleei uztea erabakitzen beraientzat zeintzuk diren arazo garrantzitsuenak eta zeinetan zentratu nahiko luketen. Ikastetxe- edo talde-mailako bozak antola ditzakezu. Water Explorer malgua izateko diseinatuta dago, edozein zeregin-eremutako erronkak burutzeko gauza izan zaitezten, zeinahi ordenatan. Ez duzue zertan zeregin-eremu bat burutu beste bat hasi ahal izateko.

G. Nola erabil dezaket Water Explorer Ekoeskola estatusa lortzeko?
E. Water Explorer zeregin eta erronkek Ekoeskoletako 9 gai nagusiak ukitzen dituzte eta horietatik Ura da ohikoena. Erronkak burutuz, ikastetxeek aurrera jarraitu ahalko dute, Ekoeskola estatusa lortu edo hobetzera begira. 

Puntuak eta sariak

G. Nola irabazten dira puntuak?
E. Zure Water Explorer-ek puntuak irabazten dituzte erronkak burutzean. Zenbat eta puntu gehiago irabazi, orduan eta ur eta basabizitza gehiago gehituko duzue zuen urtegi birtualean. Gainera, eskualdeko eta nazioarteko Hileko Eskola sariak irabazteko aukera  gehiago dituzue, bai eta ur-tailerrak eta jaialdiak antolatzeko gonbita jasotzeko aukerak ere. Zure taldeak puntu estrak irabaz ditzake blog-argitalpenak eginez edo bideoak igoz, eta bere jarduera propioak sortuz eta txantiloiak igoz, besteek erabil ditzaten.

G. Nolako sariak irabaz ditzakete taldeek?
E. Water Explorer taldeak hautagarriak dira sariak eta pizgarriak jasotzeko –hala nola, kamerak, eskola-bidaiak, lantegi babestuak, edo eranskailu eta pinak–, erronketan aurrera egin eta puntu gehiago irabazi ahala.

G. Zer da "Hileko Eskola?" 
E. Hileko Eskola da programak iraun bitartean egiten den lehiaketa bat, zeinetan aitortzen eta sustatzen ditugun emaitza onak lortzen dituzten taldeak. Interesatzen zaigu jakitea zein taldek parte hartu ahalko duten. Hala, puntuak irabaziz, blog-argitalpen erakargarriak eginez, argazkiak eta bideoak partekatuz eta zeuen erronka berriak sortuz eta erakutsiz, Hileko Eskola saria irabaz zenezakete. Parte hartzen duen herrialde bakoitzean emaitza onena lortutako taldeak sari bat irabaziko du eta hilero promozionatuko da hasiera-orrian, eta 11 herrialdeetako Hileko Eskola onena nazioarteko hasiera-orrian promozionatuko da.

Webgunea eta pribatutasun politika

G. Besteek zer ikus dezakete nire ikastetxeari buruz Water Explorer webgunean?
E. Zure ikastetxearen parte-hartzea eta zuen urtegiaren egoera publikoak izango dira, baina ez da erakutsiko kontaktu-informazio pertsonalik. Blog publiko guztiak ontzat jo beharko ditu erabiltzaile-sarbidea duen irakasleak; bestela, pribatuki baino ezingo dituzte ikusi eskola horretako taldekideek. Irakasleei blogak onartzeko aukera emango zaie, pribatuki nahiz publikoki erabilgarri egon daitezen.

Ikasleen argazkiak edo bideoak webgunean kargatzerakoan, ikusi zure eskolak haurren babeserako duen politika edo argazkien gaineko politika. 

Ba al duzu hemen erantzun ez dugun galderarik? Jar zaitez harremanetan gurekin.

Ikusi gure zehaztapenak eta baldintzak informazio gehiago lortzeko.

Misio-eremuak 

Water Explorer-en laguntzailea:
HSBC Water Programme Ur programa
eta Global Action Plan ekimen bat da
honekin elkarlanean:
7.25 MB